XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KAPI.- Enagizu molestatu.

PELI.- Telegrama bat.

KAPI.- Irakurri ta egunerokoan sartu.

Ikasiko dozue bein zeregiña? Zetarako zagoz guardian?.

PELI.- Zuretzako da, ez da ontziari dagokiona.

KAPI.- Ondo etorriren bat? Bota egizu uretara.

Ez dot nai ontzian paper ondakiñik.

PELI.- Bota aurretik...
KAPI. - Ixo! Egin diñotzudana.

Ez dot nai nire kamarotian alperriko paperik.

PELI.- Premiazko dozu irakurtea.

KAPI.- Nok izenpetuten dau?
PELI.- Zure emazteak.

Eta orain iru egun Bilbotik bialdua da, azken ordurarte erakutsi ez ba dautzugu be.

KAPI.- Sekula ez eta maitekerietan bigundu ete da oraingo sarreran? Beranduko elgorria.

IZAR.- Esperantza barrien bat aurreratu naiko dautzu.

Emazte batek ez dauka maitekeririk, maitasuna baiño.

KAPI.- Emazteak, besteak lez, laurdena gurari, laurdena aize, laurdena lizun eta beste laurdenetik erdia egi ta erdia puts.

IZAR.- Ta gizonak? Ai, gizonak! Super-jakintsuak! Gixurenak! Giganteak!.

PELI.- Jauna, nire iritziz, irakurri bear zenduke.

KAPI.- Zelan dakizu?
PELI.- Egia esateko, ontziko telegrama oi bat zalakuan irakurri dodalako.

Telegrama korriente bat zalakuan.

Eta telegrafista eta nik ba dakigulako zer dan.

KAPI.- Ta? Dakizula, zegaitik esan ez?.

PELI.- Zure alabeari dagokio.

KAPI.- Zer da? Okerren bat? Esaidazu.

PILI.- Telegramak auxe diño: Eztakit alaba bizirik billatuko dozun.

Bilbora urreratzean, ainbat lasterren etorri zaitez.

KAPI.- Zegaitik ez daustazue esan ariñago?.

PELI.- Ez dot tarterik artu.

KAPI.- Alaba ilteko zorian? Zetatik? Zelan? Alaba? Zegaitik ez dau nire emazteak argitasun geiago emoten? Ez dau esaten zegaitik?.

Eta ilbotik dator telegramea, Sopelanatik edo Algortatik etorri bearrean? Klinikan baten ete dago?.

PELI.- Telegraman ez dago zertzeladarik.

KAPI.- Deitu egiozu ontzi languntzallen bateri.

Datorrela beriala.

Ainbat lasterren.

PELI.- Etxeari, kompañiari baimena eskatu bearko dautsagu.

KAPI.- Zetarako?.